2022ko Euskaraldiaren aurkezpena

2022-06-11
Irutxulo.hitza.eus | Hirugarren Euskaraldia aurkeztu dute larunbat goizean San Telmo museoan, eta 22. Korrikak Euskaraldiari lekukoa pasatu diola irudikatu dute; 'Hitzez ekiteko garaia' izango da leloa. Maialen Sorzabalbere eta Mikel Irazusta Barrexerka taldeko umoregile donostiarrek egin dituzte aurkezle lanak, eta, besteak beste, Donostiako AEK-ko ordezkari Aitziber Otegik eta Donostiako Euskaraldiko ordezkari Maddi Juanikorenak hitz egin dute. Ekitaldiaren amaieran, lehenengo Euskaraldian (2018an) 'belarriprest' izandako Mariano Ferrer kazetaria omendu dute, 2019an zendu baitzen.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak