Markoxen txerrixe (Oskorri)

2013-04-18
Markosek egin eban lastozko zubixe bertatik pasatzeko bera ta txarrixe hasi ziran pasatzen jausi zan zubixe Markosek hartu eban kristoren ostixe. Errekatik urten zan goraino bustirik gainera sikatzeko ez zan eguzkirik, egindakoarekin guztiz damuturik berriz ez dau egingo lastozko zubirik. Horrelaxe hil jako makina bat pizti, baina aurrera doa euri zein eguzki, berari bardin jako busti zein ez busti errekan zehar doa txarri eta guzti. Erreka baztarrean guardarekin kezka lizentzi barik egin ete dauen peska, eskuak gora jasoz Merkosen protesta: "Hau neure txarrixe da arrankarixe ez da". Erreka pasa eban berak ozta, ozta, gero guarda dala-ta txarri horrek ospa, Markos bere atzetik mekaguen dioska: "Erreka pasatzea ez jar gitxi kosta". Markosen txarrixe zan artoz hasitakoa San Martinetarako berebizikoa, berari alde eginda hor igesi doa: Agur solomo eta urdaiazpikoa. Txarrixe maite eban eta ez besterik munduan ez zegoen holako piztirik, pentsatzen dago hilda ala dan bizirik txarrixe topau ezin holako ostirik. Bere txarrixen bila behera eta gora igesi egin deutso ta ez daki nora eta pentsamentu hau datorko gogora: "Gatzelaskaren baten gordeta egongo da"
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak