JOKOTEKNIA BIDEO-JOKOEN 4. EUSKAL JARDUNALDIA

2021-10-28
Jokoteknia Bideo-jokoen IV. Euskal Jardunaldia Europako hizkuntza gutxituen inguruan ardaztuko da Azkue Fundazioak eta Game Erauntsiak elkarlanean onduta, Jokoteknia Bideo-jokoen Euskal Jardunaldiaren hiru edizio egin dira orain arte. Hiru jardunaldi horien harrera onaren ondorioz, bi erakundeek laugarren jardunaldia egitea adostu dute. Hirugarren edizioa azaroaren 6an egingo da, Euskararen Etxean, 9:45etik 14:00etara. Jardunaldia streaming bidez jarraitu ahal izango da, hala Azkue Fundazioaren YouTube kanaletik, nola Game Erauntsiaren Twitch kanaletik. Bideo-jokoen eta Europako hizkuntza gutxituen arteko harremanak Jardunaldiaren xedea da euskara eta bideo-jokoak uztartzea eta euskal bideojoko zaleen komunitatea sortzea. Hala, aurtengo jardunaldian komunitatearen kontzeptuak esangura berezia hartuko du, euskaldunen egoera ez ezik, beste komunitate batzuen bizipenak ere ezagutuko ditugulako. Izan ere, Europako hainbat bazterretako gonbidatuak batuko ditugu bideo-jokoei buruz hitz egiteko eta hizkuntza gutxitu desberdinen egoera azaltzeko. Aurten, berritasun azpimarragarriak izango dira; tartean, aurreko hiru edizioetako edukiak bilduko dituen liburua aurkeztuko da, betiere, jardunaldiaren lau ardatzei jarraiki: Bideo-jokoen laugarren euskal jardunaldia: Etxeko esperientzietatik ikasteko Ikasle, jokalari eta garatzaileak kontaktuan: Bideo-jokoen alderdi ezberdinak aztertzeko asmoz Bertako kultura eta industria bultzatzea xede: Euskaratik eta euskaraz egiten dugu bertako bideo-jokogintza kultura indartzeko Gonbidatu bereziak: Bideo-jokogintzan dabiltzan beste komunitate batzuen berri izateko
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak