'Euskara, gure lurra' (Udalerri Euskaldunen Eguna 2018, Diman)

2018-05-04
2018ko maiatzaren 26an Diman izango den Udalerri Euskaldunen Egunaren harira, Dimako hainbat musikarik, herritarrek eta elkartek egindako abestia. EUSKARA, GURE LURRA Zazpi Itsaso ditut nabigatu Gau beltzenean bihurtu naiz katu Berdin gara soka edo zaku Baina beti zaitut nik maitatu Hartu zaitut lurretik tatarrez Oker-oker eta erdi trabes Pauso goxo-goxo eta baldarrez Maite zaitut betiko indarrez Euskara zu barik ez gara Euskara zu barik zer gara? Ai Euskara, zure taupada Gure bihotza, nire lurra da Ezin gaitezke sekula banandu Goiz argietan nahi zaitut laztandu Maitasunez josi eta ilbandu Berbaz berba nahi zaitut garandu. Erraietatik zatoz azalera Barru barrutik erdu kalera Aire-aire, ale-ale ba Goazen biok mundu zabalera Euskara zu barik ez gara Euskara zu barik zer gara? Ai Euskara, zure taupada Gure bihotza, nire lurra da… Euskara zu barik ez gara Euskara zu barik zer gara? Ai Euskara, zure taupada Gure bihotza… Euskara zu barik ez gara Euskara zu barik zer gara? Ai Euskara, zure taupada Gure bihotza, nire lurra da… · Musika: Kepa Elgoibar. · Hitzak: Ibon Iza. · Abeslariak: Olar herri kirol alkartea Tubi eta Jon Loiola Abizarie euskara alkartea: Bego, Matxalen, Maitane, Ińigo, Eider, sendoa, Naiara, Nekane. Udaletxeko langileak: iratxe, Arantzi, Nagore Kultura eta euskara zinegotzia: Ibon Eskolako umeak: Txomin, June, Olatz, Aimar, Ilargi, Enara, Jare. Jentiltxu eta Jentili. · Tronpeta eta tronboia: Roberto eta Garikoitz. · Irudiak, kamara eta edizioa: Joseba Rodriguez.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak