GUREAN GAUR: Sanferminetako bortxaketaren inguruko epaiketa aste erabakigarrian sartu da

2017-11-20
Goizean biktimaren abokatuak adierazpenak egin ditu epaitegiaren atarian azpimarratuz neskak bere bizitza berregiteko eskubide osoa daukala, eta ziurtatu du epaileek ez dutela neskaren sare sozialetako argazkia haren kontra egiteko erabiliko. Hain justu, biktimak bere bizitza berregiteko eskubide osoa duela, eta jakina, bere lekukotza sinestu egiten dutela aldarrikatzeko elkarretaratzeak egin ditu mugimendu feministak asteburuan estatu mailan. Epaiketa ostiralean edo datorren asteko astelehenean bukatuko dela iragarri dute.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak