Erdizka utzitako bideoak

2022-01-15
Bost urte hauetan zehar asko dira bideo izatera iritsi ez diren ideiak. Horietako batzuk ideia hutsean geratu izan dira, baina beste batzuk koadernoan apuntatu eta landu izan ditut, nahiz eta ez diren bideo bihurtu azkenean. Bost urte hauetan zehar erabilitako koadernoak errepasatu eta erdizka utzitako bideo horiek topatu ditut. *Bideoan erabilitako abestia: Calm, Zimpzon. *Bideo honek Aditu plataforma erabiliz egindako azpitituluak ditu (https://aditu.eus). Noski! (Laster izango ditu) - Kaixo denoi! Ni Aiora naiz (edo @probatxoa Twitter eta Instagramen) eta Youtubeko kanal hau irekitzera animatu naiz, euskarazko youtuber gutxi egoteak izugarrizko pena ematen didalako. Zerbait kontatzeko idatzi nahi badidazu: probatxoanaiz@gmail.com
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak