Euskal presoen etxeratzeko prozesua bultzatzeko oinez Nafarroan zehar
2021-09-04
Ibilian ibilian Nafarroako itzulia ekimena antolatu du Sare Herritarrak. Irailaren 29tik urriaren 2ra, Lesakatik Berriozarrera, gau eta egun, herrialde osoa zeharkatuko duen martxa ibiltaria izanen da presoen etxeratzea aldarrikatzeko Nafarroan eginen duten erronka berria. Guztira 74 errelebo, 72 orduz atsedenik gabe, 352 kilometroko ibilbidea osatuko dute euskal presoen etxeratzearen aldeko aldarriarekin.