Bihar herri huntan (Manex Pagola)

2020-02-17
http://www.txantxangorria.eus/ https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan. Basque music Bihar Herri huntan zorion eta bake Herritar guziendako! Bihar Herri huntan denentzat bozkario Denek bizi behar baitute! Ezagutzen ditugu bertzetaz baliatzen direnak Bertzen izerdiz dituzte egiten aise ontasunak Bainan lanik gabe dago hortxe gure auzo lehena Barne oro ehailia: bihotz barneko iluna. Gure herri askotan berexgoa sartu nagusi Kanpotik ta barnetik batzuk daukute dena hautsi! Jaunxkila batzu lan hortan ari baititugu ikusi Herritarrak xutitzean joan dirare ihesi. Lanbideak moztu nahiz baderamate ele zuri Laguntzak oro emanez beren kideko horieri. Bainan azkenez jendea ohartzen joko hits horreri Lantegiak berak sortuz esku emanez elgarri. Guri hurbil hurbilean zabaltzen da mundu nasaia Horren zoriontzen gaiten guziak bihotzez lehia: Gure haurrek eta gaztek eder ukan dezen bizia... Gizonaren helburua hortan sartzen da guzia... 1978 ekoa. Kanta-Bi ikusgarriarentzat egina, bururatzean emaiteko. Bakea behar dugula, bai, bainan nolakoa? Eta noren aldekoa? Ahantzi gabe, askotan, barnetik ere, ari zaukula gerla sortzen «bake ustela». Egiazko bakeari oihu bat denen onetan.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak