Gatibu - Igelak [Official HD]

2016-09-15
Gatibuk sortutako Igelak filmaren abesti printzipala eta bideoklipa. Igelak (2016), Abraprod-ek ekoiztua, Patxo Telleriak zuzendua eta Gorka Otxoak protagonizatua, Donostiako Zinemaldiko 64. edizioan parte hartzaile Zinemira sailean. Musika eta hitza: Gatibu. Ekoizlea: Abraprod. Zuzendaria: Patxo Telleria. Antzezleak: Gorka Otxoa, Miren Gaztañaga, Josean Bengoetxea, Gurutze Beitia, Mikel Losada, Maria Cruickshank, Iñaki Rikarte, Itziar Ituño, Javier Tolosa, Itziar Atienza, Ramon Agirre, Mikel Telleria, Asier Hernandez, Elena Irureta. Makillajea: Lola Lopez. Ile-apainketa: Iciar Arrieta. Jantziak: Saioa Lara. Soinu muntaia eta nahasketak: Haritz Lete, Jose Luis Rubio. Arte zuzendaria: Peio Villalba. Muntaia: Raul Lopez. Argazki zuzendaria: Aitor Mantxola. -- Igelak (hitza): Salmenta txarra egin zendun arimie diruaren ordez errukirik ez dozu euki erpiek atara dozuzenien. Bizio danak harrapeu dozuz zelan urten zeuk jakingo dozu eskorpioie ikutute zagoz arrain haundidxek txikidxe jan dau. Lagunik barik, dirurik barik, demoniñoak daroan arima gerorik barik agertzen zara zuretzat dana zerotik hasten da. Bidxer eguzkidxek urtengo dau gabak ez deu ardure ta kantu berri bet entzuten esnatuko zara. Nork maiteko zaitu ibai erdidxen eta zugaz erori ta azken melodi hau dantzan egin amaitzen doan artien. Hatrapeute zagozela uste dabe ez da egidxe leihdxo bat zabalik dago aukera bat baino ez dago. Jefie, jefe eta patroi, patroi hemen goitik behera mailak dagoz diruaren junkie putie lagun bako eskorpioie. Lagunik barik, dirurik barik, demoniñoak daroan arima gerorik barik ihesi zoaz zuretzat dana zerotik hasten da. Bidxer eguzkidxek urtengo dau gabak ez deu ardure ta kantu berri bet entzuten esnatuko zara. -- http://www.igelak.com http://www.abraprod.com http://www.pandaartistmanagement.net http://www.gatibu.eus
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak