Urtarrilak 30 Greba Orokorra - Huelga General 30 enero

2020-01-14
Gobernu batek ere ez digu inoiz ezer oparitu! Gure oraingo eta etorkizuneko eskubideen alde, urtarrilaren 30ean Greba Orokorra! https://labur.eus/HPE61 Gobernu batek ere, ez digu inoiz ezer oparitu. 1919an Katalunian 44 greba egun ondoren, 8 orduko lanaldia lortu zen Espainiako Estatu langileentzat, Europako lehen estatua lege hau izanik. 1971an lehen intsumisoa izan zen Pepe Beunza kartzelaratu zuten. 1990erako intsumisio mugimendua geldiezina zen, eta 2001ean Jose Maria Aznarrek, Espainiako presidenteen artean gerrazaleenak, derrigorrezko soldaduska bertan behera utzi behar izan zuen. 2004an eta egondako protesten ondorioz, orduko espainiako presidente zen Jose Luis Rodriguez Zapaterok Iraketik tropak erretiratzeratzeko agindua eman zuen. 1985ean, pentsioen erreformaren aurkako greba orokorrak eraginda, Miguel Boyer ministroak dimisioa eman zuen. 2017tik gaur egunera arte, pentsiodunen mugimenduak eutsi egiten dio Espainiako Gobernuaren pultsoari pentsio publiko duinak lortze aldera. 1988ko abenduaren 14ean greba orokorrari esker Felipe Gonzalezek Gazteentzako Enplegu Plana baztertu behar izan zuen. 1980ko hamarkadan mugimendu feministak egindako lana dela eta abortua zati batean despenalizatu zen, eta 2010an erabat despenalizatu zen. 2014an Alberto Ruiz Gallardonek, orduan ministro zenak, legea aldatu nahi izan zuen Mugimendu Feministak bere dimisioa lortu zuen. 2018 eta 2019an mundu mailan mugarria izan dira greba feministak, eta honen eraginez gobernuek euren agendatan lekua egin behar izan diote emakume mugimenduari. Mugimendu feministaren ereduari jarraiki, klima aldaketaren aurkako mugimendu globala gai izan da klima larrialdia gobernuen lehentasunen artean jartzen. Dena den, mugimendu ekologistaren borroka aspalditik dator eta Euskal Herrian lorpen ugari eskuratu ditu, hala nola, 3 zentral nuklear eragotzi ditu. 1996an, Herri Ekimen Legegilean 83.000 sinadura batu ziren oinarrizko errenta baten alde eta pobreziaren aurka. Euskal Autonomia Erkidegoan 2000. urtean eta 2008an diru iturririk ez duten pertsonentzat eta pentsiodunentzat gutxieneko soldata bat bermatu zen Lanbide Arteko Gutxiengo soldataren % 88 eta % 100 arteko kopuruekin. Eta orain guri dagokigu 65 urterekin erretiroa hartu ahal izatearen defentsa, 1080 euroko oinarrizko pentsioa, eta Zapatero eta Rajoy presidente espainarren lan-erreformak eraginik gabe uztea. Amaitu behar dugu soldata-arrakalarekin, 1.200 euroko gutxieneko soldatak aldarrikatu nahi ditugu eta etxeko lanak eta zaintza-lanak gainerako enpleguekin parekatu behar ditugu. Alokairu sozialeko etxebizitza izateko eskubidea bermatu behar dugu, Lanbide arteko Oinarrizko Soldata osoaren pareko izango den diru sarrerak bermatzeko errenta lortu behar dugu, eta dependentzia duten hiritarrek kalitatezko zerbitzua ziurtatua izan dezaten. Jarrai dezagun gizarte bidezkoa gorako bidean. Jar dezagun bizitza kapitalaren aurretik. Gure gaurko eta biharko eskubideen alde, datorren urtarrilaren 30a Greba Orokorra!
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak