AHTren aurkako ikurrak zintzilikatzeagatik isundu dute Mugitu Mugimenduko kide bat

2019-06-13
50 euroko isun bat ezarri diot ekintzaile bati Mozal Legea aplikatuz. “Jartzazu, jarriezu” kanpainaren baitan, Mugitu! Mugimenduak Nafarroako hainbat tokitan AHTaren aurkako bandera ezarri zuen. Kanpainari bukaera emateko, otsailaren 15ean, Nafarroako AHTaren instituzio eragileetan- Gobernu delegaritza zein Diputazioan- bandera bana ezarri zuen, bi instituzio horien erantzukizuna salatzeko. Pasa den astean, ekintza horretan parte hartu zuten hiru ekintzailetatik batek 50€ ko isuna jaso zuen, Mozala legea ezarrita. Ekintza hau egin aurretik eta isunduak izan zitezkeela jakitun, ekintzaileek Ahotsa.info-ri elkarrizketa bat eskeini zioten. Grabazio horretan, AHTari eta Mozala legeari desobedientzia erabakia zutela esaten zuten, eta Mozal legeak "adierazpen askatasuna eta protesta egiteko eskubide oro hondoratzen dituela" azpimarratzen zuten. Lege honen helburu nagusia "injustiziarern aurka altxatzen den oposizio guztia zigor ekonomikoen bidez isilaraztea" dela nabarmentzen zuten. Eta datu zehatzak eman zituzten: Mozala legea aplikatzen denetik (2015eko uztailatik) EAEn 14.000 isun ezarri direla 1,2 milioi € ko zigorra jasoz (Nafarroako datuak ez dira kaleratu). Espainiako estatuan garai berean 270 milioi € ko isun metaketa pairatu da. Mugitu! Mugimenduak behin eta berriz desobedientzia aldarrikatu nahi izan du: "AHTari, instituzio eragileei, bultzatzaileei eta desobedientzia praktikatzen duten talde guztiak kriminalizatzen dituen Mozal legeari ere", gehitu zuten.
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak