Zientzialari 64 - Xabier Murelaga: “Euskal arrokek ur azpian eman dugun iragan bat erakusten dute”

2017-01-24
Arrokak mendeetan gertatu diren prozesu naturalen ondorioz sortu dira, horregatik informazio iturri garrantzitsua dira denboran zehar mundua nola aldatu den ulertzeko. 3 multzotan banatzen dira nagusiki: ignioak, metamorfikoak eta sedimentarioak. Azken hauek dira gure inguruan ugarienak eta oso sakonera handiko itsasoetan sortuak izan zirela diote adituek. Arroken ezagutzak duen garrantziaz hitz egin digu Xabier Murelaga UPV/EHUko geologoak. Honez gain, arroka baten azterketa nola burutzen den azaldu du. 'Zientzialari' izeneko atal honen bitartez zientziaren oinarrizko kontzeptuak azaldu nahi ditugu euskal ikertzaileen laguntzarekin. Zientziari buruzko informazio gehiago topa dezakezu euskaraz zientziakaiera.eus/ orrialdean.