Errusiako iraultzak 100 urte - BIXAMON GORRIA 1

2017-10-18
Errusiako iraultzak 100 urte Errusiako iraultzak aurtengo azaroan 100 urte egin behar dituela aprobetxatuz, Oñatin gaiari buruzko jardunaldiak prestatu ditugu. Aitzakia ederrari eutsi diogu XX. mendeko gertakari garrantzitsuenetariko bati buruz gehiago ikasi eta bide batez sistemaren edo gizarte ereduaren eztabaidari heltzeko. Zeharka gainera oso presente dauden beste gai batzuk ere landuko dira bertan: Euskal Herria, ekologia, feminismoa, anti-desarrollismoa, etab. Kartan publiko anitz bat asetzeko bezalako eskaintza dugu: “pikatzea” gustatzen zaienek dastatzeko denetik izango dute eta “friki politikoak” oso pozik jarriko dira. Hasierako platera errusiar ensaladila izango da (eta hau ez da metafora); guztira 5 hitzaldi egongo dira eta hitzaldi-tertulia bat seigarrena; pantailen maitaleek hiru dokumental ikusi ahalko dituzte; gaian sakontzea nahi dutenek 4 fanzine lortu ahalko dituzte eta adrenalina eta umore pixka baten beharra dutenenentzat gaiarekin erlazionatutako musika bilduma bat entzun ahal dute; hausnartu eta eztabaidatzea nahi dutenek 2 autoformakuntzetara etortzeko aukera izango dute, eta betiko rock kontzertuetatik urrun poesia gorrien metafora azidoak probatuko dituzte; kartan bazkari errusiarra ere badago, baina menua izango da; erakusketa ere egongo da bisita gidatu eta guzti. Ez da gutxi, baina zer nahi duzue, Errusiako iraultzak listoia oso altu jarri zigun. On egin!
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak