Gasteizen gertatu ahal zaizkizun 6 gauza

2018-05-08
Bi urte eta erdi hauetan, hitza jan, besterik ez dute egin. Ertzaintzak 8000 isun baino gehiago eta Gasteizko udaltzaingoak 725 isun jarri ditu. Hori da konpromisoa? Isun gehienak droga salerosketei edo kontsumoari badagozkie ere, bigarren tokian daude "segurtasun indarrei errespetu falta", "desobedientzia" eta "eremu publikoa oztopatzea" zigortzen dutenak. Azken kasu hauek disidentzia politikoa zigortzeko sortutako legeak badira ere, Gasteizko edozein herritar suerta daiteke kaltetua adibideetan ikusi dezakegun bezala. Euren helburua herritar beldurtu, isil eta sumisoak lortzea baita. Horregatik, Gasteizko Udalari legea gehiago ez aplikatzeko eta orain arteko isunak bertan behera uzeko eskatzen diogu. Hemen egin nahi dugun deia zuretzako ere bada. Herritarrok protestarako eta bestelako errealitateak eraikitzeko dugun eskubidea aldarrikatu nahi dugu, zuk ere hauek praktikan jarriz. Guztiok batera egin behar diegu planto lege antisozial eta antidemokratiko hauei. Mozal Legeari ez! Lege injustuei ez! "Legea eta justiziaren artean erabaki behar badugu, justiziaren alde lerratuko gara" ELEAK GASTEIZ
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak