Kirol kudeaketaren sektoreko lan prekarietatea salatu dute Barañainen

2023-01-14
Kirol kudeaketaren sektorean hiru hilabetez luzatzen den lan gatazka honetan Barañaingo herritarren babesa eta elkartasuna jaso dute langileek gaur egindako manifestazioan. Udal Gobernuarekin "atsekabetuta" daudela adierazi dute Lagunak kirol klubaren langileek, KPIa igo zaielako enpresei, baina igoera horrek ez du eraginik izan langileengan. "Erakundeek ez dute ezer egin gure alde", eta arbuiatu dute Barañaingo Udalaren azken osoko bilkuran aurkeztutako mozio baten aurka azaldu zela Navarra Suma eta PSNk abstentzioara jo zuela.
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak