"Euskerazko dotrinak" liburuaren aurkezpena

2019-03-01
Otsailaren 28an aurkeztu dogu BBKren Gran Viako egoitzan Euskerazko Dotrinak izeneko liburua, Jose Mari Rementeriak prestatutakoa eta Labayru Fundazioak argitaratua, BBK Fundazioaren laguntzaz. Adolfo Arejitak, Labayru Fundazioko zuzendariak, dotrinen garrantzia azpimarratu dau hizkuntza landua edo jasoa ikasteko eta lantzeko. Jose Mari Rementeriak lana egiteko prozesua azaldu dau, orain dala bost hamarkadatik honako lanarena. Izan be, liburu honetan bizkaieraz idatzitako dotrinen katalogoa jaso dau, baina beste euskalkietakoak be batuta ditu eta hurrengo liburukiak prestatzen dabil.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak