'Emakumea eta kirola oztopoez haratago' solasaldia
2021-12-27
Emakumea eta kirola egitarauaren baitan, mahai-ingurua izan zen Arkupen UDAk eta Udaleko Berdintasun eta Kirol sailek antolatuta. Emakumea eta kirola oztopoez haratago gaiaren bueltan punta-puntako hiru kirolari izan ziren kontu kontari: txirrindulari ohi Ainhize Barrainkua aretxabaletarra, Malen Ruiz de Azua pertika-jauzilari arrasatearra eta GarbiƱe Etxeberria Realeko kirol zuzendaria. Ane Urkiri kirol kazetariak aritu zen moderatzaile lanetan.