Kopla berriak (Imanol Larzabal)

2021-11-17
Karaoke hau ahotsik gabe: https://youtu.be/h56tgDhB2nA Euskal Karaokeen bilduma, KARAOKETEKA: https://txantxangorria.eus/?page_id=2873 http://www.txantxangorria.eus/ https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan. Basque music Eskutxoek jo dute kriskitin-kraskitin; eskutxoek jo dute kriskitin-kraskitin. Haizea kiribiltzen dabil Mari Zikin; ala, morena!, dabil Mari Zikin… Eskutxoek jo dute kriskitin-kraskitin. Behatz txikiak estu, txakurrak: “ai, ene!” Behatz txikiak estu, txakurrak: “ai, ene!” Ezinean da Pintto, ez kanpo, ez barne, ai!, oi!, ei!, ez kanpo, ez barne… Behatz txikiak estu, txakurrak: “ai, ene!” Behatz nagiarentzat tori eraztuna; behatz nagiarentzat tori eraztuna; doinua tinkatzeko urrezko ttun-ttuna, ala, morena!, urrezko ttun-ttuna… Behatz nagiarentzat tori eraztuna. Behatz zuzena dugu begiaren lagun; behatz zuzena dugu begiaren lagun; itsasgaina oin-hutsik igaro dezagun, ala, morena!, igaro dezagun… Behatz zuzena dugu begiaren lagun. Eskuak eskuekin txalopin-txaloka; eskuak eskuekin txalopin-txaloka; zeruan hasi dira izarrak saltoka, ala, morena!, izarrak saltoka… Eskuak eskuekin txalopin-txaloka.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak