[#66SSIFF] Ramon Agirre, Zinemira Saria

2018-08-31
Donostia Zinemaldiak aktorearen ibilbidea sarituko du eta hau kontatu dio GAZTEZULOri. Ez dago euskal zinemarik Ramon Agirre gabe. Gehiegizkoa dirudi esateak, baina aurtengo Zinemaldian inoiz baino presenteago egongo da aktorea. Aurten, New Directors saileko Oreina (Koldo Almandoz, 2018) filmean eta Zinemiran aukeratutako beste hiru lanetan agertuko da; hain zuzen, Black is Beltza (Fermin Muguruza, 2018), Errementari (Paul Urkijo, 2017, Publikoaren Saria Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astean) eta Bajo la piel del lobo (Samu Fuentes, 2017) filmetan. Eta 2019an beste bi lan estreinatuko ditu: Almódovarren film berria, Dolor y gloria, eta AgurEtxebeste!, Asier Altunak eta Telmo Esnalek zuzendutako filmaren bigarren zatia.
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak