Gizarte mugimenduak: erronka berriei elkargune berriak I

2023-06-16
www.berria.eus | Nola aldatu dira Euskal Herriko mugimendu sozialak azken hamarkadetan? Ze egoeratan daude gaur egun? Eta pandemiak, nola erasan die gizarte mugimenduei? Belaunaldi berrien segida, militantzia-ereduaren bilakaera, mobilizaziorako eta ekintzarako praktikak eraberritzea... auzi asko aipatzen dira gizarte mugimenduen gaur egungo egoeraz eta erronkez aritzerakoan. Testuinguru berri horretan, nola antolatzen dira mugimenduetako kideak? Nola sortzen dira mugimendu berriak? Lehengo eta oraingo borrokak, betikoak eta berriak, nola josten dira? Ze elkargunetan, aliantzarako ze espaziotan, egiten dute bat mugimendu sozialek? Eta nolakoa da erakunde publikoekin duten harremana? 2023ko Jakin jardunaldiak plaza eskaini nahi du elkarrekin pentsatzeko Euskal Herriko gizarte mugimenduek gaur egun non, nola, norekin eta zertarako egiten duten borroka. Jardunaldi hau elkarlanean antolatu dute UEUk, Usurbilgo Udalak eta Jakin Fundazioak Egin BERRIAlaguna: https://www.berria.eus/berrialaguna/ Harpidetu BERRIAren kanalera: http://www.youtube.com/subscription_center?add_user=berriatb
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak
urtea
33