Hatortxurock-ek laguntza eskatzen du txanda guztiak betetzeko

2017-07-18
Uztailaren 27tik 30era Euskal Herriak ezagutu duen elkartasun jaialdirik handiena eginen da Lakuntzan. Hatortxu Rock 20. edizioa dispertsioaren aurkako erronka erraldoi bat izanen da, eta erronka erraldoi honi aurre egiteko laguntza eskatu du HTXko antolatzaileek. Azken egunetan, herritar asko batu dira #6718taupada kanpainari. 6718 pertsona dira Hatortxu Rock 20 elkartasun jaialdiak behar dituena txanda guztiak betetzeko, eta momentuz 5000 lagunek eman dute izena. "Bakoitzak ahal duen neurrian, denon artean antolatuko dugu Hatortxu Rock 20 eta denon artean ekarriko ditugu etxera". Azken egunetan HTX20 behar dituen egiturak eraikitzen ari dira, eta nahi duenak ere Lakuntzara joan daiteke laguntzera. Datorren asteburu honetan auzolan erraldoia eginen da azken ukituak emateko.
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak