Irribarrea ahoan gogoratuko dute Jose Migel Etxeandia larrabetzuarra

2019-10-04
Pertsona militante, prestu eta eskuzabaltzat jo dute bere gertukoek. Euskal preso ohiaren gorpua aurkitu zuten atzo goizean haren bila zebiltzan boluntarioek. Gorbeia mendian ikusi zuten azkenekoz igandean Larrabetzura familiarengana zihoala. Ordutik, ez zuten haren berririk eta asteartean hasi ziren haren bila. 59 urte zituen. Asko izan dira gertukoei helarazitako elkartasun keinuak. Izan ere, Etxeandiak eragin handia izan zuen herrian eta baita Ezker Abertzalean ere.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak