EAEko aurrekontuek herritarren lehentasunekin ez dut bat egiten

2021-02-11
EAEko aurrekontuek herritarren lehentasunekin ez dutela bat egiten salatu dugu Gasteizko Legebiltzarrean EAEko 2021eko aurrekontuak onartzeko saioaren eguna da Gasteizko Parlamentuan. Honen aurrean, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartako eragileok mobilizazioa egin dugu kanpokaldean, “Ondasuna banatu, eskubideak bermatu, zerbitzu publikoak garatu” lemarekin. Hain zuzen ere, Legebiltzarraren eraikina inguratu eta ekitaldia egin dugu bertan, eta LABeko idazkari nagusi Garbiñe Aranburuk hartu du hitza. Langile borrokak puri-purian dauden honetan, herritarren gehiengoaren egoera gero eta kaxkarragoa denean, langileen eta jendartearen aldarrikapenek aurrekontuetan ez dutela islarik salatu du: “Aurrekontu hauek langileak eta herritarrak mespretxatzen dituzte”. Halaxe kritikatu genuen urtarrilaren bukaeran egindako agerraldian, non, krisi sozial eta ekonomikoari erantzuteko, aurrekontuetan gidoi neoliberala alde baera uzteko eskatu genuen. Garbiñe Aranburuk Legebiltzarraren aurrean egindako adierazpenen arabera, “gaurko argazkiak islatzen du bi eredu ekonomiko eta sozial guztiz kontrajarriak daudela. Kalean gaude eredu ekonomiko eta sozial berri bat aldarrikatzen dugunak, bizitza erdigunean jartzea eskatzen dugunak; hor barruan daude, EAJ eta PSE-ren gehiengoz, patronalaren mesedetan onartuko dituzten aurrekontuak eztabaidatzen ari direnak. Aurrekontu horiek ez dira gidoi neoliberaletik milimetro bat bera ere aldentzen. Ez dago erabaki politikorik zerga erreforma bat egiteko eta sortzen den aberastasuna banatzeko; ez dago erabaki politikorik zerbitzu publikoak indartzeko eta zaintza lanak aitortzeko, ezta prestazio sozialetara diru gehiago bideratzeko. Aldiz, esku pribatuetara gero eta diru gehiago bideratuko dute, eta inolako baldintzarik gabe”.
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak