HATORTXUROCK Hiltzeko jaiotako jaialdia

2017-06-27
"HTXrock, hiltzeko jaiotako jaialdia" 40 minutuko lan honetan jaialdiko antolatzaile eta boluntarioak, preso baten senide bat eta HTX20 jaialdian arituko diren musikariak hartuko dute parte. Uztailaren bukaeran Lakuntzan izanen den elkartasun jaialdia ezagutzeko aukera paregabea. “HTXrock, hiltzeko jaiotako jaialdia” izenburuak esanahi berezia du. Hatortxu Rock jaialdiak edizio berri bat ez egiteko asmoz jaiotako jaialdi bat da, horrek esan nahi lukeelako euskal preso politikoen sakabanaketaren amaieran egongo ginatekela. Erreportai dokumental honetan HTX20ko antolakuntzan parte hartzen duten arduradun eta boluntarioak agertzen dira. Izan ere, horrelako jaialdi bat antolatzeko beharrezkoa den inplikazioa erakustea izan du helburu. Zuriñe Hidalgo (Hesian), Sorkun eta Francis (Doctor Deseo) musikarien iritziak ere jaso dira. Espetxe politikaren errealitatea erakusteko Edurne Irazu, Santi Aragon euskal presoaren bikotea, eta Ibon esteban euskal preso politiko ohiaren testigantzak jaso dira. Biek, bakoitza harresiaren alde batetik, euren bizipenak kontatuko dizkigute espetxera bisita bat egitera egindako bidaia batean. Hatortxu Rockek euskal preso eta euren senideekiko elkartasun ahalegin kolektiboa suposatuko du, eta Ahotsa.info-k lan zinematografiko honetan “hiltzeko jaiotako jaialdi” honen atzean zer dagoen bildu nahi izan du. Oharra: Lan hau zuen komunikabideean zabaltzea interesa baduzue, jar zaitezte kontaktuan Ahotsa.info-rekin ahotsabehardugu@gmail.com email helbidearen bidez. ---------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak