PODCAST 2x4 (aurrerapena) | Aukus aliantza berria: urak zakar Ozeano Barean

2021-10-08
Irailaren 16an Scott Morrison, Boris Johnson eta Joe Bidenek aurkeztu zuten AUKUS, Australiak, Erresuma batuak eta AEBek –AU+UK+US– Txinak omen dakarren mehatxuari aurre egiteko sortu itun militar berria. Agerraldian Australiak jakinarazi zuen bertan behera uzten zuela Frantziari Attack klaseko 12 ‘Shortfin Barracuda’ urpeko ontzi erosteko enkargua, horien ordez Virginia klaseko 6-8 urpeko –energia nuklearrez mugituak– enkargatuz AEBeei. http://www.argia.eus/podcast
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak