Errautsak hauspotzen

2019-09-16
Urola Erdiko trikitixa 60/70. hamarkadan nola garatu zen jasoko duen dokumental, liburu eta bideografi sorta bilduko ditu proiektu honek. Urola Erdiko trikitixaren fenomenoa eta honek euskal kulturari egindako ekarpena aztertu ditugu “**Errautsak hauspotzen**” proiektuan. Proiektu honen baitan, dokumental bat, liburu bat eta trikitilarien bideografiak jasoko dituen bilduma sorta bat argitaratzea aurreikusten da. Alde horretatik proiektuaren helburu nagusia da, Urola Erdiko trikitixaren inguruan sortu den kultur ondarea jaso eta transmititzea. Beti ere, mugimendu honek, Euskal iruditegia kolektiboari egindako ekarpena balioan jarriz . Trikitiaren sehaska bezala ezagutu izan da Urola Erdia, bai trikitizaletasun handiagatik, bai historiako trikitilari handienetariko asko bailarakoak direlako ere (Candido Beristain, Epelde zaharra, Izer, Xakabi, Auntxa, Arbe, Maltzeta, Zabaleta, Zabale, Iturbide, Landakanda, Laja, Epelde...) Azken urteetan 60. 70. hamarkadako Urola erdiko trikitixa mugimenduaren inguruan sortu den kultur ondarea jasotzeko saiakera desberdinak egin diren arren, ikerketa sistematikorik ez da egin. Testuinguru honetan kokatzen da proiektu hau. Ezinbestezkoa deritzogu, luzegabe proiektu hau osatzea. Hala egin ezean, ondarearen zati handi bat betirako galduko delako. Gauzak horrela, ikerketa honen bidez, Urola erdiko trikitixa bere osotasunean aztertu eta honek Euskal kultura aberasten egin duen ekarpena balioan jarri nahi da.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak