Ipuinetatik (HUNTZA) Gorlizen 2017-07-27an XURRUT JAZZ

2017-08-02
http://www.txantxangorria.eus/ Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan. Basque music Behin ba omen zen ahate txiki bat desberdina denengandik, ez zituena moko luze bat ta bi hegalzabal, polit Zisne talde batek gonbit, maitatu zuten gogotik, haiekin dabil geroztik. Bere burua onartu zuen, ta ausardi horrengatik; barrutik zisne bilakatzeak, edertu zuen kanpotik. Murumendiko Mariren berri konta beharrean nago seme-alabak ez zituen nahi bihurtu kristau esklabo. Mari sutu zen zeharo guztíek zioten klaro: madarikatua dago! Garbi zuenez, alele egin zuen gure mundutik harago. Lurrean daude ta infenuan baino deabru gehiago. Baziren hiru txerritxo ausart etxe berean heziak, lasai bizitzen ez zien uzten otsoaren maleziak Harrizkoan babes guziak etsaiaren gabeziak aldaketan sinetsiak. Elkarrekiko maitasun harek egin zituen bereziak. Badaude eta indarrez bota ezin diren harresiak.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak