ERLAUNTZA TRAILER EUSK HD ST Twitter720p

2020-10-23
Mireia Gabilondoren 'Erlauntza' filmaren trailerra ikusgai dago iada. 'Erlauntza', azaroaren 6an estreinatuko da eta Kepa Errastik eta Mireia Gabilondok idatzitako gidoi batean oinarrituta dago. Aitziber Garmendia, Sara Cozar, Getari Etxegarai, Naiara Arnedo, Itziar Atienza eta Leire Ruiz dira filmaren protagonistak. Ane Antoñanzas eta Fernando Bernués dira filme honen ekoizle exekutiboak, David Bernués eta Xabier Lozano argazki zuzendariak, eta Ana Turrilas arte zuzendaria. Aipatzekoa da La Tentación eta Acronica-ren ekoizpena bi bertsio originaletan egongo dela ikusgai azaroaren 6tik aurrera. Sinopsia Haurtzaroko lagun talde bat landetxe batera joango da haietako baten ezkon-aurreko agurra ospatzera. Baina urteak ez dira alferrik pasatzen, eta elkarren artean lotura handia badute ere, ezer ez da garai batean bezala ; edo bai. A priori asteburu zoroa izango zena, are zoroago bihurtuko da: trapu zikinak, inoiz esan ez ziren gauzak, aitorpenak, alkohola, droga eta erlauntz bat.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak