Gu nor garen - Manifestua

2021-07-31
Geure izenean hitz egiten dugu Lehenengo pertsonan, pluralean hitz egiten dugu Ez garelako inoren izenean ari Geure izenean ez bada Geuk hitz egiten diegulako geure buruei Eta zuk Eta zuk Aztoratuta galdetzen diguzu Nor ostia ote den gu hori Gu nor garen galdetzen diguzu Erantzungo dizugu Erantzungo dizugu Erantzungo dizugu Gu gara gaur Gezurraren garaira jaiotako jendea Ziurgabetasunaren sinonimo den etorkizuna Salgai jarri genituen patrikako zuloak Gu gara gaur Elkarren antza daukagun milioika bakardade Begiak, eskuak, lepoak, izterrak Kaleetan eta plazetan elkar irakurtzen dugunak Gu gara gaur Helduleku bila altxatzen den eskua Gu gara gaur «Saiatu eta lortuko duzu» eta ez lortzea Gu gara gaur 10.450 euro, hamabi paga Gu gara gaur Gezurraren garaira jaiotako jendea Elkarren antza daukagun milioika bakardade Sinetsarazi nahi zigutena hiltzen duen ideia Geure izenean hitz egiten dugu Lehenengo pertsonan, pluralean hitz egiten dugu Geuk hitz egiten diegulako geure buruei Eta oraindik harritu egiten zara Eta oraindik galdetzen diguzu nor garen gu Eta guk erantzun: Ez gara soilik orain garena Ez gara soilik orain garena Ez gara soilik orain garena Gu gara atzo Langile-saldoak nagusiaren etxerantz korrika Kontsigna bat iraultzaren gauzapenerako 15.000 pertsona obra bat antzezten Gu gara atzo Etsaiaren krudelkeria atergabea Gu gara atzo Oihal gorri bat hilkutxa baten gainean Gu gara atzo Porrotaren alabak gara Iraultza fusilatuaren semeak Berriz abiatzen direnak urduri Zaldi-samalda baten trostan Asmorik eta zaharrena berritzera Eta oraindik galdetzen diguzu Gu nor garen Gu nor garen? Erantzungo dizugu Ez gara orain garena soilik Noizbait izan gaitezkeena baizik Noizbait izan gaitezkeena baizik Noizbait izan gaitezkeen guztia Gu gara atzo Gu gara gaur Gu gara bihar Ahots bat tintaz oihukatzen: «Nintzen, naiz eta izango naiz!» Geure izenean hitz egiten dugu Lehenengo pertsonan, pluralean hitz egiten dugu Geuk hitz egiten diegulako geure buruei Geuk sortu nahi ditugulako geure buruak Mezu bat daukagu eta airean darabilgu Ez daukagu gauza handirik Eta asko da eskatzen duguna Gu gara atzo, gaur, bihar Eta ez gara galtzeko beldur Ez gara irabazteko beldur Izan diren porrot guztiak baitaramatzagu gurekin Eta gurekin baitaramagu garaipenaren eguna ere Geure izenean hitz egiten dugu Gu nor garen galdetzen diguzu Eta guk erantzun: Gu manifestu bat gara Kanta berri bat gara haizatzean Bost hatz beste bost hatzi bilduta Atzo gara eta gaur eta bihar Asmorik zaharrena berritzera abiatu garenak Mundu berria gara eraikuntzan Kosmobisio oso bat Manifestu bat Manifestu bat Manifestu bat Eta manifestu bat da gure ekintza bakoitza ---------------------------------------------------------------------- «Manifestua» EKIDA kultur ekimen sozialistak sustatutako diziplinarteko ikuskizuna da, 2021eko martxotik uztailera taula gainean eskainia. «Manifestua» ikuskizunerako berariaz egindako testuak erabili ziren, eta horiek dakartzagu grabaketa honetan. Besteren testu eta kantak ere erabili eta moldatu ziren, arte iraultzailearen tradizioa errebisitatzeko saiakeran. Hor dakartzagu, hurrenez hurren, Robert Wyatt, Jacques Marchais, Mikel Laboa eta Victor Jararen kantak. Kantak eta poemak 2021eko ekainaren 19an grabatu ziren, zuzenean, Azkoitiko Baztartxo Antzokiko emanaldian.
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak