Larriki gaixo dagoen Ibon Iparragirren askatasuna eskatu dute HIESAren aurkako egunean Gasteizen

2017-12-01
Ibon Iparragirre HIESa duen euskal preso politikoa da, larriki gaixo dagoena eta bere osasuna okerrera doa etengabe. Eraso epileptikoak ditu noizean behin; hori gutxi balitz, ez du ia ikusmenik. Irailean 20 defentsa baino ez zituen (pertsona heldu osasuntsu batek 723-1.124 defentsa inguru ditu), eta orain, Sare herritarrak salatu duenez, askoz defentsa gutxiago eduki ditzake. Abenduaren 1ean, HIESaren aurkako egunean, haren askatasuna eskatu dute Gasteizko Santiago eta Txagorritxu ospitaleetan, ordu berean, pankarta erraldoi bana eskegiz.
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak