Beasain: Loinatz 2021 helduen soka-dantza

2021-05-20
Aurreskua atera dute sokan Beasainen. Asentsio egunaren hurrengo asteartean plazan dantzatu ohi badute ere, aurten astelehenenez eta frontoian egin dute. Urtarrilean hil den Xabier Sarriegi "Pasatxo" izan dute gogoan, soka-dantza honen bultzatzaileetakoa eta urteetan herriko dantzari txikikiak prestatzen dantza-maisu aritu dena. Loinatz jaietako ospakizunik ez da izan, baina San Martingo ezpata-dantza eta haurren eta helduen soka-dantzak atera dituzte dantzariek. Horretarako, Gernikako pasealekuko frontoia itxi eta sarrerak mugatu dituzte. Irudiak: Amaiur Aristi. Loinatz, helduen soka-dantza, Beasain, 2021-05-17.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak