Dena aldatzen da (Ines Osinaga)

2022-07-16
Bideo originala: https://youtu.be/ftwJCscr1nM Dena aldatzen da, “Todo Cambia” kantuaren moldaketa argia, itzalak eta kea: Jessica del Campo begia, mugimendua eta kolorea: Itziar Bastarrika Madinabeitia Belun estudioan grabatua, 2022ko udaberriko azken ilargi betearekin ----------- hitzen itzulpena: Miren Amuriza Plaza musikaren moldaketa: Ines Osinaga Urizar musika eta hitzak: Julio Numhauser (Warner Chappell Music-en kortesiaz) ahotsak, ukelelea, panderoak panderetak eta larru guztiak: ines osinaga soinu ingeniaria, nahasketak eta masteringa: Victor Sanchez ekoizpena: ines osinaga #alutik #pospartumdepressionsurvivor ----- aldatzen da azalekoa, / muina ere aldatzen da; aldatzen da pentsaera, / munduan dena aldatzen da. klima aldatzen da aroz / eta artaldeak zelaiz; dena aldatzen da, beraz /ez harritu aldatzen banaiz. eskuz esku aldatzen du / dirdira diamanteak, txoriak habia eta / arnasa amoranteak. ibiltariak bidea / aldatu egiten du maiz; dena aldatzen da beraz, / ez harritu aldatzen banaiz. dena aldatzen da, / dena aldatzen da... dena aldatzen da, / dena aldatzen da… gauez aldatzen da aldez / eguzkiaren sarea; udaberrian soinekoz / aldatzen da landarea. piztiak ilajez eta / aitona zaharrak bisai(a)z, dena aldatzen da, beraz, / ez harritu aldatzen banaiz. ordea, ez da aldatzen / ezergatik nire grina; nire herriaren memoria, / nire jendearen mina. bart aldatu zenak bihar / aldatzen segi dezala, paraje urrunotan ni / aldatu naizen bezala. dena aldatzen da, dena... Euskal Karaokeen bilduma, KARAOKETEKA: https://txantxangorria.eus/?page_id=2873 http://www.txantxangorria.eus/ https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan. Basque music
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak