Donostiako Zinemaldia | Laburpena, irailaren 17a

2021-09-17
www.berria.eus | Indartsu hasi da Donostiako Zinemaldia; baina indartsu hasi bada ere, agerian gelditu da pandemiaren eraginpean egiten den bigarrena dela: ez ilararik ezta jende multzorik ere proiekzioen atarian eta alfonbra gorrian. Hala ere, izan dira nabarmentzeko une gogoangarriak. Epaile, antzezle eta gonbidatuen iritsiera, kasu; edota Evaristo La Polla Records taldeko abeslariak alfonbra gorri ezaguna zapaldu duen momentu biribila. Eguneko beste protagonista Marion Cotillard izan da: Donostia sariaren bila ez ezik, Bigger Than Us ekoizpena aurkeztera etorri da. Irekiera ekitaldian ere une oso bereziak bizi izan dira, Zea Mays taldeak Rozalen abeslariarekin batera ‘Negua joan da eta’ abestu duenean, adibidez. Harpidetu BERRIAren kanalera: http://www.youtube.com/subscription_center?add_user=berriatb Izan zaitez BERRIAlaguna: https://www.berria.eus/berrialaguna/berrialaguna
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak