GUREAN GAUR: Martxoak 3 Gasteizen

2017-03-02
Martxoak 3 elkartea​ Gasteizen 41 urte bete dira Espainiako poliziak Gasteizeko Zaramaga auzoan bost behargin hil eta beste hainbat zauritu zituenetik. Martxoaren hirua gorriz markatutako data da Arabako hiriburuan eta Hamaika Telebista bertan izan da. Memoria eta justizia ardatz, biktimekin eta euren senideekin solasean. Sarraskian zauritutako Xanti Diaz de Espada eta Norberto Mujikarekin egon gara eta baita hildako Pedro Maria Martinez Ocioren iloba den Nerea Martinez Aranburuzabalarekin. #11gaur #GureBegizIkusteko
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak