Hau Ainhoa Okerbide da, Hertzainaken fan amorratua.
1993ko urtarrilaren 24an lige batek Jacako etxera gonbidatu zuen. Eskiaken jakin
gabe ere, baietz esatea erabaki zuen. Ba zer diren gauzak: Ainhoa elur artean zebilen
bitartean, lagunak 200 Km-ra zeuden, Hertzainak-en azken kontzertua izango
zen Belodromoko gau mitikoan.
1998an Bai Euskarari ekitaldi hunkigarria galdu zuen Godzila zineman ikusteko.
2009an, Maialen Lujanbiok BECen emandako erakustaldiak lankideekin bazkaltzen
harrapatu zuen.
2018an honezkero ikasi du zerbait Okerbidek: une egokian, hautu egokia egitea
dohain handia da. PuntuEUSen 10.000 domeinura goaz. Zurea da erabakia. Bazatoz?