XV. Aloñako igoera

2019-05-15
350 korrikalari inguruk parte hartu zuten domekan Aloñako igoeran. Goiz eguzkitsua izan bazen ere, hotz asko egin zuen lasterketan zehar, Arantzazun zero azpitik markatzen zuen termometroak. Oñatiarrentzako aurpegi ezagunak izan ziren lehenak helmugaratzen; lasterketa bosgarren aldiz irabazten zuen Walter Becerra sestaoarrak gizonezkoetan, eta emakumezkoetan, iaz bezala, Oihana Azkorbebeitia abadiñarra izan zen helmugaratzen lehena. Mota honetako bideo gehiago ikusteko: https://goiena.eus/telebista/harmailatik
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak