Musika urbanoaren ilunpeko loraldia

2021-11-07
Tradizionalki, bailarako gazte eta errebeldeen musika estilo gustukoenak punka, Oi!-a eta hardcorea izan dira, baina gauzak goitik behera aldatu dira. Gaur egun, musika urbanoa –rapa, trapa, drilla eta reggaetona– da nerabeek eta gazteek gehien entzuten duten estiloa. Une honetan, hogeitik gora dira kantuak eta bideoklipak sortzen ari diren bailarako gazteak, eta, gero eta jarraitzaile gehiago dituzte. Martin Errasti 'Tatta', Janire Davila 'Janda' eta Hodei Vicario 'Denso' arrasatearrak, Xady Aiastui 'K-PO' eta Iker Hiriarte 'HRT' bergararrak, eta Mikel Egia eta Markel Bengoa 'Ekso & Pxli' aretxabaletarrak dira protagonistak. Baita, Nerea Loron 'La Furia', Shot! estudioko Iñaki Bengoa eta Ainhoa Vitoria irrati esataria.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak