www.berria.eus | Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiari buruzko BERRIAren telebista saio berezia. Iruñeko finalaurrekoan Aitor Sarriegik kartzelako ariketan egindako bertsoak ilustratu ditu Txakur Gorria sormen taldeak. Iruñean gertatutakoa errepasatu dute Oihana Elduaien eta Miren Garate BERRIAko kazetariek. Elkarrizketatua Onintza Enbeita bertsolaria izan da. Txapelketaren inguruan eta bestelako kontuez aritu da. Bertsozale lokartuak, berriz, puntuka aritu dira bertso eskolan.