Nork ostu dit apirila?

2020-04-03
Jon Martin, Iker Lauroba, Ane Narbarte eta Eñaut Aiartzaguenak sortutako proiektua, itxialdi honi soinu banda jarri nahi diona. Joaquín Sabinaren abesti ezaguna hartu dugu estreinu modura, Jonek letra aldatuta. Imanol G.Gurrutxagak egin du bideoaren muntaia (IGG Ekoizpenak) Giltzarrapo bat dindilizka paretak hizketan baleki... Teilatu gorri bakoiza liburu ireki. Festa txikiak balkoietan ta poliziak leihotan, kanpora beha beti, barrura begiratzekotan, ahotan Nork ostu dit apirila? Nor izan da lapur ixila? Nork ostu dit apirila? Non da denbora hila? Nora joan haren bila? Ekonomia babesteko bihurtu gintuzten zenbaki, zeinek, nola eta zergatik bakoitzak daki. Aspaldiko lagunei deitu, auzokoari egin on. Kaiolan txori bati atea zabaldu genion. Zer dion... Nork ostu dit apirila? Nor izan da lapur ixila? Nork ostu dit apirila? Non da denbora hila? Nora joan haren bila? Nork ostu dit apirila? Jada kantari hasi ote da kukua Nork ostu dit apirila? Ixildua, ez mutua
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak