Zarauzko Gazte Eguna 2019

2019-04-07
Danda Gazte Asanbladak antolatutako lehenengo Gazte Eguna izan genuen atzo, apirilak 6, Zarautzen. Hona hemen Gazte Egunaren laburpen bideoa eta Dandaren irakurketa. "Pozgarria da Zarautz gero eta arrotzagoa zaigun garai hauetan, horrenbeste gazte elkarrekin antolatzen ikustea herrian. Izan ere, gure beharren arabera eraikitako herri bat izan biharrean, salgai jartzeko produktu bilakatu dute gure herria, gutxi batzuk horren bidez aberasten direlarik bertako langilion kontura. Horren ondorio bezala ulertze ditugu turismo basatia, udan gazte askok beltzean ta baldintza oso kaxkarretan lana egin behar izatea, gero eta etxe gehiago eraikitzea dirurik ez daukanak etxebizitzarik ez daukan bitartean, kultura arrotzeko ekitaldi masiboak, Putzuzulo bezalako proiektuek herrian tokirik ez izatea… Horren aurrean, belaunaldi berriak indartsu datoz gure herrian. Ez dira urte onak izan azkenenfo hauek herri ta gazte mugimenduarentzako. Garbi ikusten zen eten bat herriko hainbat esparrutan eta sarritan etsipena nagusitu izan da askoengan. Momentu txarrak igaro baldin badira ere, harro esan dezakegu gazte mugimendua zein herri mugimendua suspertze bat bizitzen ari direla Zarautzen. Zentzu horretan, borroka komunitate eta proiektu horren parte izan diren aurreko belaunaldei eskerrak emanez hastea besterik ez dagokigu. Bidean ikusiko gara. Bai, herri mugimendua indartzen ari dela esaten dugu, eta azken hilabeteotan horren froga ugari izan ditugu. Gero eta herritar gehiagok sentitu dute egoeraren aurrean kontzientzia hartzeko eta eskuhartzeko beharra; antolatzeko beharra hain zuzen ere. Festa herrikoiak aurrera ateatzen segitzea, Danda Gazte Asanbladan sorrera, Neguetxearen itxieraren harira aterpreik ez daukatenekiko elkartasuna antolatzen hastea, borroka feministaren loraldia, gaztetxearean mugimendua biziberritzen ari dela ikustea... Hroiek batzuk bakarrik dira, beste asko aipatu ditzakegu. Argi daukagu horrelako ekimenak aurrez aipatu ditugun gertakarien fruitu bat direla. Bestalde, aurrera begira komunitate horren parte garenon arteko harremanak estutu eta proiektu berriak martxan jartzeko aurrerapauso bat da. Horren adibide da ere gaurko Gazte Egunean gu guztiok elkartu izana. Hau ikusita, antolatzeko beharra guztiongana zabaldu nahi genuke. Antolatzea ta elkarrekin ekitea beharrezkoa ikusten dugu: ez dira garai xamurrak guretzat, eta ez dauka itxurraik hobera egingo duenik. Zarautzekin nahi dutena egin ez dezaten beharrezkoa da antolatzea, gure bizi baldintzak horren kolokan ikusten ditugunean beharrezkoa da antolatzea, gure eskubideak generoari, hizkuntzari eta abarri dagokienez kolpatuta ikusten ditugunean beharrezkoa da antolatzea, gure bizitzen gain gero eta gehiago guk erabakitzeko eta gauzak aldatzeko beharrezkoa da antolatzea. Dandan horretan gabiltza duela urtebetetik, eta larunbatero elkartzen gara, 10:30ean, Putzuzulon. Beraz, animatu egin nahi zaituztegu azaltzera eta parte hartzera. Denon beharra daukagu, gure interesei erantzuten ez dion egoera hau aldatzeko! Honaino iritsi bagara gauzak ondo egiten ari garen seinale da! Argi izan hasi bakarrik egin dela hau, jarraitu egingo dugu. Den-dena daukagu aurretik. Animo guztioi eta eskerrik asko, berriz, gaurko egunean parte hartziagatik!"
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak