Grosen izenak aldatu dizkiete Okendo kultur etxeari eta Kolon pasealekuari

2019-03-08
Greba feminista dela eta, Grosen grebalariek hainbat ekintza aldarrikatzaile egin dituzte goizean zehar. Besteak beste, Okendo kultur etxeari eta Kolon pasealekuari izenak aldatu dizkiete pankarta eta pegatinekin, "gizon militar, kolonizataile eta zapaltzaileek ohorezko lekurik merezi ez dutelako". Berezko izenen ordez, ekintzaileek Esther Ferrer artista donostiarraren izena jarri diote kultur etxeari, eta Berta Caceres Hondurasko aktibista ekologistarena Kolon pasealekuari.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak