Udaberriko Gazte Ekimenaren TAG-a

2018-03-25
Oiartzunen egingo den Gazte Akelarrea gerturatzen ari denez Udaberriko gazte ekimenei buruzko bideo bat egiteko gogoa jarri zait. Nahiz eta mobilizazio desberdinak izan, bideo hau egiteko "txapel" honen barruan sartu ditut Gazte Topaguneak, Mendi martxak, Gaztemugi, Gazteherria eguna... ai... zenbat oroitzapen! Ondo pasa Oiartzunen! - Aurtengo Gazte Akelarreari buruzko informazioa: https://gazteakelarrea.info/ - Aurtengo abestiaren bideoklipa: https://www.youtube.com/watch?v=7OvzFLDKPNs - Kaixo denoi! Ni Aiora naiz (edo @probatxoa Twitter eta Instagramen) eta Youtubeko kanal hau irekitzera animatu naiz, euskarazko youtuber gutxi egoteak izugarrizko pena ematen didalako. Zerbait kontatzeko idatzi nahi badidazu: probatxoanaiz@gmail.com
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak