Aratusteetan tostadak | 2018 Kultura Ondarearen Urtea

2018-01-25
Hasteko, har itzazu osagai hauek: esnea, ogia, kanela, arrautzak eta azukrea. Osagaiak mahai gainean dituzunean, ipini ezazu esnea irakiten. Esneari kanela eta azukrea bota, zaporea hartzeko. Irakin bitartean, ogi-zerrak egin. Zerrak egin eta gero, ipini itzazu ontzi baten. Esnea, irakiten duenean, bota ezazu ogiaren gainera ondo busti arte. Utzi itzazu zerrak esnetan ondo bigundu arte. Arrautzak irabiatu baino lehen, nahastu azukrea eta kanela, plater zabal batera eta tostaden gainera botatzeko. Gero, irabia itzazu arrautzak. Arrautzak irabiatu eta gero, pasa itzazu ogi-zerrak arrautzatan, eta frijitu. Bukatzeko, bota azukrea eta kanela tostaden gainera. Tostadak jateko prest daude!
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak