Ardo gorri naparra (Oskorri)

2023-03-14
Euskal Karaokeen bilduma, KARAOKETEKA: https://txantxangorria.eus/?page_id=2873 A, a, a, ardo gorri naparra elikatura ona da edan al baldin bada a, a, a, ardo gorri naparra. A, a, a, ardo gorri naparra eztarriko lakarra kentzen hau den azkarra a, a, a, ardo gorri naparra. A, a, a, kontuz busti zintzurra jo nahi ezpadek lurra ta hautsi lepa hezurra a, a, a, kontuz busti zintzurra. A, a, a, hau den ardo bikaina edan zagun nahi aina nahiz argitu bekaina a, a, a, hau den ardo bikaina. A, a, a, mahatsaren ur sorgina gizonak edan grina ta andreak mitina a, a, a, mahatsaren ur sorgina. E, e, e, ni ardoaren alde, edan ardura gabe, baldin bada debalde; e, e, e, ni ardoaren alde. E, e, e, ni ardoaren alde goiz eta arratsalde beti nahiz haren galde e, e, e, ni ardoaren alde E, e, e, edari etxe kalte nasaikerien ate tabernetan alkate E, e, e, edari etxe kalte. I, i, i, ardoak gaitu bizi, nohizik behin ongi busti, edan gabe ez utzi i, i, i, ardoak gaitu bizi. I, i, i, hi haut nere edari hik jartzen nau kantari ta sarritan dantzari i, i, i, hi haut nere edari. I, i, i, mahatsaren zuku azti grina txarren ilati osasunaren pipi i, i, i, mahatsaren zuku azti. O, o, o, hau biontzako dago, edan dezagun oro zuk orain ta nik gero: o, o, o, hau biontzako dago. O, o, o, honek jartzen nau bero eta sarritan ero edanaz egunero o, o, o, honek jartzen nau bero. O, o, o, edari demonio infernuko jario pardel danen bizio o, o, o, edari demonio. U, u, u, ur gorrizko olatu horrek hau hi hondatu ta andreaz aserretu. u, u, u, ur gorrizko olatu. U, u, u, hau den gure errregu ardoa behar dugu nahiz uda ta nahiz negu u, u, u, hau den gure errregu. U, u, u, ardoak gaitu galdu, gehiegi edan degu lurra irago digu: u, u, u, ardoak gaitu galdu. U, u, u, ardo madarikatu! gau txorien teilatu alfer denen ostatu u, u, u, ardo madarikatu! http://www.txantxangorria.eus/ https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan. Basque music
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak