Hizkiak eta piztiak (Desgaraian)

2023-06-22
Hitzak: Aitor Bizkarra Grabaketa eta nahasketa: Oihan Lizaso Masterizazioa: Jonan Ordorika Artea: Zoe Martikorena Deskargatzeko: https://desgaraian.bandcamp.com/ Kontaktua: @desgaraian desgaraian@gmail.com Basoa hartu du suak lehenik hil dira hartzak haize berriek haritza jotzen dukete zahartzat beldur dira azkonarrak muskerrak ta orkatzak hizkiok eta piztiok hirira daramatzat Uso karraskariak ta arratoiak hegaldan gau-hontza desegokiak saldoka zaldi saldan txakur errabiatuak ehundakako samaldan hauts egindako mandoa urtarrileko maldan Hiria ere hartu du suak besozabalik hobe nukeen mingaina erre izan ez balit euri zirinak kaleak aton ditzake polit baina ez dago erabat garbitzen den odolik Euskararen hitz bakoitzak esanahirik badauka Hori da amona beltza metroan alarauka basurdea desgaraiko basatzetan iraulka harri estrategikoa presentearen aurka Hitzak ez badira bala ta hiztunak soldadu zer da ba “irabaztea” zer da “haiek” zer da “gu” euskararen hitz bakoitzak esanahirik ez badu orduan erabiltzeko beharrik ez daukagu Euskal Karaokeen bilduma, KARAOKETEKA: https://txantxangorria.eus/?page_id=2873 http://www.txantxangorria.eus/ https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan. Basque music
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak
urtea
41