BERRIAk Google Earth-en kokatu du Zaldibarko zabortegian azkeneko hilabetean gertatu denaren bilana
2020-03-06
Lau aste joan dira Eitzagako zabortegia (Zaldibar, Bizkaia) amildu eta azpian bi langile harrapatu zituenetik; lau aste, eta gorpuak ez dira agertu oraindik. Amiantoa, irregulartasunak, sua, dioxinak, lixibiatuak, egonkortzeko lanak, horien kostua, zakarrekin zer egin, nor egingo den kargu, kontrol publikoaren ezinak, kudeaketa pribatuaren itzalak, hauteskundeak, ika-mika politikoak, krisi mahaiak... eta enpresarien buruak industriak sortzen jarraitzen duen zaborrarentzako irtenbideen eskean.
Euskal Herriak azkeneko urteetan ezagutu duen hondamendi ekologikorik handienetako bat izan denak galdera asko sortu ditu, baina pixkanaka erantzun beharrean, galdera gehiago sortuz joan dira lau asteotan, eta argitu gabe daude horietako asko. BERRIAk Google Earth-en kokatu du zabortegian azkeneko hilabetean gertatu denaren bilana (egin klik). Sakelako telefonoetan Google Earth aplikazioa eduki behar da proketua ikusteko. Hori ez edukiz gero edo nabigatzaileagatik proiektua ikusteko aukera ez izanez gero, hor dagoen informazioa BERRIAk gaur argitaratu duen artikulu honetan irakur daiteke.
https://earth.google.com/web/data=Mj8KPQo7CiExSlZaWVBtRkVBOTdTa2ZnejJpREJUcm00LVkzamU2NFgSFgoUMEQ1MUEyN0RFMDExREZGQzBFODM