Gauza bat deklaratzen - Oskorri

2022-08-08
"Belateko lapurrak" Euskal Gaizkileak serieko zortzigarren atala izan zen. Bertan XIX.mende hasieran Belateko portuan jardun ziren bidelapurren eta hauek harrapatzeko sortu zen Lantzeko Goardiano taldearen nondik-norakoak kontatzen dira.  Belateko lapurren amaiera hizpide duen "Gauza bat deklaratzen" bertso sorta musikatu zuen Oskorrik eta Pub Ibiltaria diskoan kaleratu. Bertan entzun ahal den kantua zuzenekoan grabatua da, beraz. Natxo de Felipek gure eskuetan jarri zuen etxean egina zuen nahasketa bat, ordurarte publikatu gabea, eta bertsio hori sartu genuen podcastean. Podcasta osorik entzun nahi izanez gero: https://podcast.eus/belateko-lapurrak-euskal-gaizkileak/ LETRA 1. Gauza bat deklaratzen Bear det orain asi; Denbora asko eztuela Zer degun ikusi. Enkargatu ninduena Orain ez da bizi; Lagunekin batian Zuten galerazi: Orien bekatuak Ala zuten merezi. 2. Bi urte bete ditu Esan zidatela Batek partikularki Lazki beldur tzela; Aditzen baldin banuen Galdu zituztela, Berso bida berriak Paratu netzala; Orai abiatzen naiz Oroitzen naizela. 3. Egun señalatua Zen Santa Barbara, Presentian giñenak Oroitzen al gera; San Jose gloriosoak Gaitzala anpara, Allegatu gabentanik Tranze orretara. Egun artan zituzten Urkabian para. 4. Anayetan zarrena Juan tzen aurrera; Garbos pasa zituen Zenbait eskalera; Allegatu zanian Gero urkabera, Konseju onak ematen Oyuz zegon bera. Ai! ura egun artako Gizonen galera. 5. Tunika bat buruan Soñian trajia Prebeniturik zegon Ayen enkajia. Eskaleretan goiti Iduri pajia, Iltzera goaki eta Ura korajia! Makurren zuzentzeko A! zer parajia! 6. Ordukoz ura illa Gero bigarrenari, Kuerda lepotik sartzen Zitzaizkolarik ari. Tunika bat burutik Zitzaion erori, Begira gelditu zen Bere anayari, A! zer konsuelua Biotz altxagarri! 7. Bida illak zituzten Gero irugarrena Ark manifestatzen zuen Lastimarik geyena. Lenagoa gaizki egiñaz Gero zuen pena; Etzuela guardatu Jaunaren ordena, Zuzen ibiliko da Munduan zurduena. 8. Laugarrena juan tzen Guzien atzian, “”””Jesus””””! esaten zuen Kuerda paratzian; Salve bat errezatzeko Artaz oroitzian; Ala agintzen zuen Ark eriotzian, Pena asko zedukala Bere biotzian. 9. Ayen etxuak ziran Ongi probatuak; Krueldade aundiyan Ziren kastigatuak; Lauetatik iru Deskuartizatuak Izugarriak ziran Ayen bekatuak, Amar lekutan daude Puskak paratuak. 10. Eken pensamentua Beti maldadian, Ez dirade ibilli Kristauen legian; Ill eta arrobatuz Zoazilarik bidian, Nola egunaz eta Igual gabian, Orai pagatu tuzte Azken egunian. 11. Ainbertze beldurrekin Jendiak belaten; Uste dut pasajeruak Gusto artzen duten. Bertzeren ontasunak Ari ziren yaten; Pesalunbria baizik Etzuten ematen: Pepek deskantsu ona paratu du aurten. 12. Zenbait arroario (arrobario) Eta eriotze Mundu ontan klaroki Aitortu dituzte; Ainbertze gaixtakeri Zirelarik gazte; Geyago eginen zuten Utzi balituzte, Azkenian ederki Pagatu dituzte. 13. Gaizki egin bazuten Ayek mundu onetan, Padezitu zituzten Azken egunetan; Baldin “”””por si acaso”””” Badaude biarretan, Beren zorren pagatzen Purgatorioetan, Errezatu dezagun Eken faboretan. 14. A! zer konsuelua gure asoena (gurasoena) Umiengatik artzen Orrenbertze pena! Asi eta ondoko Pagamendu ona Azkenekoz erortzen Gaizki dabillena; Ori da mundu ontan Pensatu bear dena. 15. Gizonak mundu ontan Pensatu bear luke Nondik etor daiteken Orrenbertze neke, Jangoikoari oyuka Miserikordia ezke, Bañan etzioten utzi Nai adiña epe. Padrino ona zuten Azkeneko Pepe. 16. Asko gurasoeri Nai diet adierazi Beren umiak nola Bear dituzten azi. Ingenio gaiztoak Alez galerazi, Jangoikoaren legia Ongi arrerazi, Nai duena egitera Beñere ez utzi. 17. Konseju onak eman Umeari gaztetan. Dotrina erakutsi goiz edo arratsetan. Kastigu sobera gabe Bear modutan, Estimatu dezaten Dabiltzan lekuetan, Asko galtzen baitira Gurasoen faltan. 18. Amar manamentuak Agintzen duena Jangoikua amatu Da printzipalena. Juramenturik gabe, Gero bigarrena. Obligaziua delarik, Entzun meza bana. Errespetua iduki Aita eta amaingana. 19. Bortzgarrenekoa Nior ez iltzia. Lujuriak utzi eta Ain guti ebastia. Falso testimoniorik Iñori ez goratzia. Ez deseatu bertzen Senar edo emaztia. Ori da manamenduak Ongi guardatzia. 20. Kalabozo batian Kantuen paratzen, Gosiak ill urrena, Otzak akabatzen. Ezta enbusteria, Ala ari nitzen. Anima defuntuak Naute anparatzen. Pasa baño errexago Dirade kontatzen.”
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak