Euri tanta bakoitzean (Betagarri) remix

2020-05-27
Karaoke hau ahotsik gabe: https://youtu.be/rrffd2gcCHs http://www.txantxangorria.eus/ https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan. Basque music Maite ditut udaberrian Agertzen diren lehen loreak, Zeruak urdinak bilakatzean. Udako gauetan lotaratzea Izarrak itzaltzen direnean, Argia somatzen hasten denean, Urrunean. Hostoak erortzen begiratzea, Igande euritsuak udazkenean, Leihoan jarrita gela barruan. Gogoko dut elurrak neguan Berarekin dakarren lasaitasuna Denbora gelditu balitz bezala. Eta zu, beti pentsatzen zaitut Hostoen erortzean, loretan, denetan, Izarren itzaltzean.euri tanta bakoitzean, Denetan. Orduak pasatu gora begira Hodeien itxurak ulertu nahian Guztiek daukate zeresanen bat Bilatzen bada. Begiak itxita non-nahi etzanda Egunak emango nituzke hala Haizeak kantatzen duen artean. Eta zu, beti pentsatzen zaitut Hostoen erortzean, loretan, denetan, Izarren itzaltzean, euri tanta bakoitzean, Denetan, benetan. Elur-luma zuritan, hodeirik zailenean Loretan, denetan Hostoen erortzean, euri tanta baloitzean, Denetan.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak