Indarkeria politikoak sufrimendu handia eragin du Euskal Herrian azkeneko hamarkadetan ere, eta askotariko biktimak daude: ETArenak, BVErenak, GALenak… Biktimentzako egia, justizia eta erreparazioa eskatzen ditu gehiengo zabal batek. Egoera politiko berrian elkarbizitza josten segitzen aldera, jatorri anitzeko lau biktima mintzatu dira Martin Ugalde foroan.
Honako hauek hartuk dute parte mahai inguruan: Maria Jauregik (aita ETAk hil zion), Naiara Zamarreñok (aita ETAk hil), Eneko Etxeberriak (anaia BVEk desagerrarazi zion) eta Nagore Otegik (aita GALek hil zion).