BASOAREN KOLOREAK | Basogintza eredua bidegurutzean

2019-01-10
Azken aldian, euskal basoetan jazotako gaitzaz asko hitz egin da. Antza denez, Lecanosticta acicola onddoak eragindako gaixotasunak jota, pinuak hilzorian daude Euskal Herriko basoetan. Nahiz eta ondorio larrienak Bizkaian eta Gipuzkoan bizi diren, gure lurraldea ez da egoera honetatik kanpo geratu. Arabako basogintzaren ahots ezberdinak bildu ditu Hala Bideok erreportaje honetan, egoera zehatz honetatik doan arazoa ezagutzeko eta basogintza ereduaz sakonean hausnartzeko. Zein izan da egoera hau eragin duen arazoa? Nola garatu da basogintza eredua Euskal Herriko herrialde ezberdinetan? Ba al dago alternatibarik?
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak